jueves, 16 de febrero de 2017

Matematikaren eskutik

Atzo Iturzaeta herri eskolan  matematikaren eskutik hogeiren bat lagun solasean egon ginen.


Aipatu genituen oinarri filosofikoak:

  • Focusing , Eugene Gendlin filosofia espereintziala, gorputzez pentsatzeko, sentsaziotetatik garatzeko...
  • Manipulazioa eta konstruktibismoa ez da nahikoa, sentitu behar da, gure gorputzean ikasitakoak aztarna utzi behar du, bestela ez da izango ikasketa esanguratsoa, eta gure gorputzean gelditutako sentsazioa, aztarnara alegia bueltatzen garenean orduan gure ikas prozesua garatzen da.

Eta hainbat dinamika  presentatu nuen:
  • biderkatze taula patroi matematiko moduan ikusiz, ( egurra eta artilea, waldorf eskola batetik  idea hartuta,  gero bigarren dbh, eta gure ekonomiara adaptatu eta garatu nuen)
  • tapoiekin irizpideak landuz: konturatu ginen berdinak elkartzeko esatea ez dela nahikoa izaten. Hori egiaztatu genuen (neuk sortutako dinamika)
  • tapoiekin biderkatze propietateak (neuk sortutakoa)
  • estadistika eta probabilitatea lehen pausoak erregletekin emateko (Jose Angel Murciarren bideo batean ikusitako dinamika batean oinarrituta)
  • legoko piezak edo polikuboak erabiliz multiplo eta zatitzaile kontzeptuak, baita mkt eta zkh ere. ("marea verde" mkt bideo batean oinarritutako dinamika)
  • Lehen mailako ekuazioak ebaztometroa edo berdintza presentazio txiki bat (iaz nik asmatutakoa, eta aurten martxan jarrita, baita ekuazio sistemak lantzeko ere balio du)
  • Sierpisnki proiektua fraktalak eta hainbat forma geometrikoa ikusteko edo matematika garatzeko baliabidea.(Aurten  Legazpiko Olazabal institutoan martxan jarri dudan proiektua)

Eta beste hainbeste  dinamika eta ideak kajoian gelditu direnak, behar bada beste momentu batean berriz elkartzeko aukera izango dugu.

Hantxe egon ginenok eta egon ez zirenak hementxe dugu aukera idazteko komentarioren bat edo beste.
Mila esker zuen harreragatik eta laister arte.

miércoles, 15 de febrero de 2017

Biderkatze taulak

Patrones matemáticos en las tablas de multiplicar, una idea tomada de la pedagogia waldorf aplicada y adaptada a 1º y 2º de la ESO. En otros materiales como cartón y cosiendo, tambien dibujando ( otra abstracción) y jugando a hacer mandalas.
PATROIAK PAPERETAN
DEKAGONO TXANTILOILA


Y la plantilla para realizar dibujando las tablas aqui descargable en pdf

Eta hementxe mandala eginda



martes, 14 de febrero de 2017

Ebaztekometroa = ecuacionador

Lehen mailako ekuazioak ebazteko asmatutako jokua

1.taula: kartulina batean marraztutako balanza bat ekuazioa jartzeko tokia izango da


Tapoiak fitxa moduan


3x+3=x-1
Tapoi txiki txuria X izango dira
Tapoi gorriak edo beste koloretako gai askea ordezkatuko dute
Plus eta minus tapoiak buelta eman
Beste egun batean argibide gehiago



lunes, 13 de febrero de 2017

Sierpinski beste eskoletan

Sierpinski mundiala, argazki batzuk beste eskoletan munduan zehar esteka jarraituz  ikus daitezke
Ale asko disfrutatu

https://twinspace.etwinning.net/363/pages/page/40310