Tapoiak polinomioak balira

Tapoi multzo haundi bat dugu eta multzoka klasifikatu nahian gabiltza, beraz irizpide batzuk jarriko ditugu ea zer gertatzen den.

Irizpideak

1. kolorea
2. tamainua


Baina nola ulertzen dugu irizpide hauek? batzuk urdin tono guztiak dezbedindu dute eta beste batzuk berriz urdin guztiak elkarrekin jari dituzte, gauza bera gorria eta berde tapoiekin.

Orduan ez da nahiko izan irizpidea jartzea baizik eta irizpide askoz konkretoago izan behar dira, beraz berriz kriterioak definituko ditugu:

tamaina eta kolorea identikoak izan behar dira

Baita ere kodigo bat adoztu dugu
txuria=tx
urdina= u
gorria=g
berdea=b
argia=a
iluna=i
txikia=T
haundia=H

Eta horrela gelditu dira mahai gaineko tapoien klasifikazioak

1.taldea: 3txT+7txH+8ui+2ua+4gH+3b
2.taldea: 5txT+2txH+4ui+3ua+3gH
3.taldea: 4txT+4txH+6ui+4ua+2gH+1b
4.taldea: 7txT+3txH+1ui+5ua+5gH

Guztiak batuz gero:
19txT+16txH+19ui+14ua+14gH+4b


Ea asmatzen duzun argazki honetan ikusten den "polinomioa".
Erantzuna komentariotan idatzi.
eta klasean egiaztatuko dugu